Charles Sanders Peirce

Charles Sanders Peirce (Cambridge, Massachusetts, AEB, 1839ko irailaren 10a - Milford, Pennsylvania, AEB, 1914ko apirilaren 19a) Estatu Batuetako zientzialaria, filosofoa eta logikaria izan zen.

Charles Sanders Peirce

Bizitza
Jaiotza Cambridge1839ko irailaren 10a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Arisbe (en) Itzuli
Heriotza Milford (Pennsylvania)1914ko apirilaren 19a (74 urte)
Hobiratze lekua Milford Cemetery (en) Itzuli
Familia
Aita Benjamin Peirce
Ama Sarah Hunt Mills
Ezkontidea(k) Juliette Peirce (en) Itzuli
Melusina Fay Peirce (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Harvard Unibertsitatea
Harvard School of Engineering and Applied Sciences (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k) Joseph Jastrow
Hizkuntzak ingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerak matematikaria, filosofoa, logikaria, pragmatist (en) Itzuli, estatistikaria, unibertsitateko irakaslea, hizkuntzalaria, lur-neurtzailea eta fisikaria
Enplegatzailea(k) National Geodetic Survey (en) Itzuli  (1859 -  1891)
Johns Hopkins Unibertsitatea  (1879 -  1884)
Jasotako sariak
Influentziak George Berkeley
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Mugimendua pragmatismoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Estatu Batuetako Eliza Episkopalianoa

Find a Grave: 6622772 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Kimika-ikasketak egin zituen Harvardeko unibertsitatean. Astronomia-lanak egin zituen, fotometriazkoak batez ere (1878, Photometric Researches). Pendulua erabiliz Lurraren neurketak eta grabitatearen azterketak egin zituen. 1867an Ameriketako Arteen eta Zientzien Akademiako kide hautatu zuten, 1877an Zientzietako Akademia Nazionalekoa eta 1880an Londresko Matematika Elkartekoa.

Lan gehienak fisikaren alorrean egin zituen arren, logika izan zuen Peircek gairik gustukoena. Logika hartu zuen filosofia-ikerketa guztien oinarritzat. Semiotikarekin lotu zuen logika, eta biak batera aztertu zituen (A System of Logic, Considered as Semiotic). Ideia baten esanahia ideiak berak dituen ondorioak aztertu ondoren erabaki zitekeela proposatu zuen; ikerketa bide horri pragmatismo izena eman zion. Bizi izan zen bitartean bere lanak ez ziren ezagutzera eman. Saiakera nagusiak: Chance, Love, and Logic (1923, "Zoria, maitasuna eta logika") obran agertu ziren, egilea hil ondoren; eta 1931-1958 bitarteko urteetan argitaratu zen Peirceren obren bilduma.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Sanders Peirce