Valoniera[1] (jatorriz walon) hizkuntza erromantzea da, Belgikako Valonian 600.000 hiztunen bigarren hizkuntza. Oïl familiakoa da, frantsesa bezala. Antzina valoniera frantsesaren dialektotzat hartzen zen arren, Feller Julesen lanaz geroztik[2] hizkuntza beregaintzat jo ohi dute hizkuntzalariek. Dena dela, valoniera ez da Belgikako frantsesarekin nahasi behar. Izan ere, azken hori Frantziako frantsesaren berdintsua da, hiztegiko eta ahoskerako xehetasunen batzuk gorabehera.

Valoniera
walon
Datu orokorrak
Lurralde eremua  Belgika
 Frantzia
Hiztunak 600.000 (estimazioa)
Ofizialtasuna Belgikako erregio hizkuntza endogenoa
Eskualdea Valonia, Ardenak
UNESCO sailkapena 3: arriskuan
Araugilea Ez du
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
hizkuntza galo-iberiarrak
hizkuntza galo-erromantzeak
Gallo-Rhaetian (en) Itzuli
Oïl hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia subjektu aditza objektua, silabadun hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea
Alfabetoa latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1 wa
ISO 639-2 wln
ISO 639-3 wln
Ethnologue wln
Glottolog wall1255
Wikipedia wa
UNESCO 1947
IETF wa
Endangered
Languages Project

2991
Valoniako hizkuntza mapa.

Adibideko taula aldatu

Valoniera Frantsesa Euskara
Walon Wallon Valoniera
Diè wåde Adieu Agur
Bondjoû Bonjour Egun on
A Salut Kaixo
Arvèy Au revoir Ikusi arte
Come on-z a dit Au revoir Ikusi arte
Comint vos dalez? Comment allez-vous? Zer moduz?
Dji n' sai nén Je ne sais pas Ez dakit

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindiak hizkuntza horren izena arautua ez duen arren, 159. arauan (Europako toponimia fisikoa) valoniera formarekin erabili du. Forma hori, bestalde, bat dator Euskaltzaindiak 154. arauan (Europako eskualde historiko-politiko nagusiak) eskualde hartarako arautu duen Valonia izenarekin.
  2. Feller Jules (1912): Notes de philologie wallonne, Vaillant Carmanne.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.