Adenosina trifosfato

konposatu kimiko

Adenosina trifosfatoa edo ATP nukleotido bat da, adeninaz, erribosaz eta hiru fosfato taldez osatua, bizidun zelulei energia ematen diena. Esan liteke ATPa dela zelularen energia gordailu edo biltegia, energia behar den edozein erreakzio biokimikotan ATPa erabiltzen baita.

Adenosina trifosfato
Formula kimikoa C10H16N5O13P3
SMILES kanonikoa 2D eredua
SMILES isomerikoa
C1=NC2=C(C(=N1)N)N=CN2[C@H]3[C@@H]([C@@H]([C@H](O3)COP(=O)(O)OP(=O)(O)OP(=O)(O)O)O)O
MolView 3D eredua
Konposizioa oxigeno, karbono, Nitrogeno eta fosforo
Aurkitze data 1929
Mota purine ribonucleoside 5'-triphosphate (en) Itzuli
Ezaugarriak
Deskonposizio-puntua 144 °C
Masa molekularra 506,996 Da
Erabilera
Elkarrekintza Purinergic receptor P2X 7 (en) Itzuli, Purinergic receptor P2Y1 (en) Itzuli, Purinergic receptor P2Y2 (en) Itzuli, Pyrimidinergic receptor P2Y4 (en) Itzuli, Ryanodine receptor 1 (en) Itzuli, Ryanodine receptor 2 (en) Itzuli, Ryanodine receptor 3 (en) Itzuli, Transient receptor potential cation channel, subfamily M, member 4 (en) Itzuli, Transient receptor potential cation channel subfamily M member 4 (en) Itzuli, Transient receptor potential cation channel subfamily M member 7 (en) Itzuli, G protein-coupled receptor 17 (en) Itzuli, Inositol 1,4,5-trisphosphate receptor type 1 (en) Itzuli, Potassium inwardly-rectifying channel, subfamily J, member 8 (en) Itzuli, Potassium inwardly rectifying channel, subfamily J, member 11 (en) Itzuli, Purinergic receptor P2X 1 (en) Itzuli, Purinergic receptor P2X 3 (en) Itzuli, P2X purinoceptor 4 (en) Itzuli, Purinergic receptor P2X 4 (en) Itzuli, Purinergic receptor P2Y11 (en) Itzuli eta Purinergic receptor P2Y13 (en) Itzuli
Rola metabolito
Identifikatzaileak
InChlKey ZKHQWZAMYRWXGA-KQYNXXCUSA-N
CAS zenbakia 56-65-5
ChemSpider 5742
PubChem 5957
Reaxys 73010
Gmelin 15422
ChEBI 34857
ChEMBL CHEMBL14249
EC zenbakia 200-283-2
ECHA 100.000.258
CosIng 31370
MeSH D000255
RxNorm 318
Human Metabolome Database HMDB0000538
KNApSAcK C00001491
UNII 8L70Q75FXE
NDF-RT N0000180300
KEGG D08646 eta C00002
PDB Ligand ATP

Fotosintesian eta arnasketa aerobioan sortutako molekula da. Bere formula osoa C10H16N5O13P3 da.

Molekula honek fosfatoen arteko lotura kobalenteetan pilaturik dauka energia. Lotura bakoitzak 7,7 kcal/mol askatzen du. Hots, adenosina trifosfatoaren hidrolisiak, adenosina difosfatoa sortzeko, 7,7 kcal/mol askatzen du. Beste hainbeste gertatzen da difosfatoa monofosfato bihurtzen denean.



ATP → ADP + Pi + Energia (7,7 kcal/mol)

ADP → AMP + Pi + Energia (7,7 kcal/mol)


ATPak duen energia prozesu biologiko desberdinetan erabiltzen da. Esaterako:

  • molekulen garraio aktiboan, kontzentrazio-gradientearen aurkako garraioan, alegia
  • metabolismoaren bide anabolikoetan, hots, molekula sinpleetatik molekula organiko konplexuak eratzen dituzten bideetan
  • animalien giharren mugimenduan
  • hainbat zelula-higiduretan
  • ugalketa zelularrean


Izaki bizidunek beren funtzioak mantentzeko ATParen behar handia dute. Adibidez, bakterio batek bere metabolismoan batez beste 2.500.000 ATP-molekula behar ditu segundoko.

Kanpo estekak aldatu