Itxi

albistea

18. urteurrena

'Goenkale 18' gala berezia, astearte honetan ETB-1en

A.A.

EITB

ETB-1eko 'Goenkale' telesail beteranoaren ibilbide luzean izandako aktoreak eta jarraitzaile ugari izan zen 18. urteurrena ospatzeko. Asteartean izango dugu ikusgai ETB-1en jai hartan gertatutakoa.

  • 'Goenkale' 18 urte. EITB

    'Goenkale' 18 urte. EITB

'Goenkale' telesailaren 18. denboraldia bukatu da, eta adin-nagusitasuna lortu izana gala berezi batekin ospatu dute. Telesailetik pasa diren aktoreak eta jarraitzaileak deitu zituzten Miramonen egindako festa berezira eta gau ederra gozatu zuten elkarrekin. Festa hori astearte gauean izango dugu ikusgai ETB-1en.

Loreto Mauleonek eta Joanes Passicotek aurkeztutako galak kantuan eta dantzan jarri zituen 'Goenkale'ko hainbat aktore: Ainhoa Aierbe, Maria Cruickshank, Iñaki Perurena, Miren Gojenola, Martxelo Rubio, Tessa Andonegi, Asier Hernandez, Itziar Ituño, Naroa Agirre, Asier Oruesagasti, Ylenia Lopez, Mikel Martinez, Amaia Ruiz de Galarreta, Xabier Perurena, Maitena Salinas, Miren Gaztañaga, Inma Fernandez, Mikel Martinez, Maialen Velasco, Joli Pascualena eta Pepi Aranburu.

Errepertorioa euskal kantu ezagunekin osatu zuten: 'Gogoak' (Esne Beltza), 'Hegal egiten' (Itoiz), 'Guretzat' (Oskorri), 'Amets' (Gari), 'Kantuz eskertu' (Ze Esatek!), 'Negua joan da ta' (Zea Mays), 'Maite ederra' (Mikel Garikoitz), 'Zure albotik urrun banago' (Su Ta Gar) eta, agurrerako, 'Boga-Boga' abesti herrikoia.

Umore printzak ere izan zituen 'Goenkale 18' gala bereziak, Iker Galartza, Itziar Urretabizkaia, Asier Oruesagasti, Xabier Perurena eta Joseba Garmendia Tximista-ren eskutik. Horrez gain, bideoak eta elkarrizketak tartekatu baitzituzten.