2010eko Ukrainako hauteskunde presidentzialak

2010eko Ukrainako hauteskunde presidentzialak urtarrilaren 17an (igandea) egin ziren lehen itzulian, eta otsailaren 7an (igandea) bigarren itzulia, Ukrainako lehendakaria hurrengo bost urteetarako hautatzeko. Eskualdeen Alderdiko Víktor Janukovitx hautagai errusiarzaleak irabazi zuen, Julia Tymoxenko, orduan Ukrainako lehen ministroa, hautagaia gaindituz. 1.1 milioi herritarrek "guztien aurka" bozkatu zuten, hau da, boto-emaileen %4,37k.[1]

Infotaula eleccions2010eko Ukrainako hauteskunde presidentzialak
Gertaera-data 2010eko urtarrilaren 17a, 2010eko Ukrainako hauteskunde presidentzialetako lehen itzulia, hauteskunde-itzuli
2010eko otsailaren 7a, 2010eko Ukrainako hauteskunde presidentzialetako lehen itzulia, hauteskunde-itzuli
Mota Ukrainako hauteskunde presidentziala
Hautatu duen kargua Ukrainako Presidentea. Izendapenaren iraupena: 5 urte
Lehen itzuli Edit the value on Wikidata
Hauteslego 35.500.913 Edit the value on Wikidata
25.493.529
   71.81٪
Baliozko boto kopurua 24.074.637     Boto zuri kopurua 1.113.055   Baliogabeko boto kopurua 305.837
Bigarren itzuli Edit the value on Wikidata
Hauteslego 35.500.913 Edit the value on Wikidata
24.588.268
   69.26٪
Baliozko boto kopurua 23.639.660     Boto zuri kopurua 542.819   Baliogabeko boto kopurua 405.789
Hauteskunde emaitza Edit the value on Wikidata Edit the value on Wikidata
Viktor Janukovitx  — Eskualdeen Alderdia
1
12.481.266   51.84٪
2
8.686.642   36.75٪
Julia Tymoxenko  — Batkivshchyna
1
11.593.357   48.16٪
2
6.159.810   26.06٪

 ← 2004 (en) ItzuliUkraina 2014 (en) Itzuli  → 

Hauteskundeen emaitzak ESLEko eta Europako Kontseiluko behatzaileek baliozkotu zituzten.[1] Hala ere, Timoxenkok uko egin zion emaitzak onartzeari, eta apelazio bat aurkeztu zuen Ukrainako administrazio-gorte nagusiaren aurrean.[2][3] Otsailaren 20an apelazioa kendu eta Janukovitxi boterea-hartzerako bidea erraztu zion, gorteko ekintzek "justiziarekin zerikusirik ez zutela" alegatuz.[3] Aurreko lehendakariak, Víktor Justxenko, Janukovitx zoriondu zuen garaipenagatik.[3]

Janukovitxek, berriz, otsailaren 25ean hartu zuen lehendakaritza, eta Timoxenkori uko egiteko eskatu zion, kabinetea eratu ahal izateko.[2] Lehen ministroak ezetz esan ondoren, Ukrainako parlamentuak martxoaren 3an Timoxenkoren aurkako zentsura-botoa ematea lortu zuen.[4] Hurrengo egunean, Timoxenkok uko egin zion; lehen ministro-ordea, Oleksandr Turtxinov, lehen ministro izendatu zuten, gobernu berri bat eratu arte.[5]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu