Vorarlberg[1] (alemanez: Vorarlberg, ˈfoːɐ̯ʔaʁlbɛʁk ahoskatua; bavarieraz: Vororlberg) Austriako estatua da eta estatu guztien aberatsena. Herrialdearen mendebaldean dago eta Suitza, Alemania eta Liechtensteinekin egiten du muga. Gaur egun 372.791 biztanle inguru ditu. Hiriburua Bregenz da.

Vorarlberg
 Austria
Ereserkia
’s Ländle, meine Heimat (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe  Austria
ISO 3166-2 AT-8
Hiriburua Bregenz
Gobernuburua Markus Wallner (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 47°N 10°E / 47°N 10°E / 47; 10
Azalera 2.601,48 km²
Mugakideak Sankt Gallen kantonamendua, Grisonia, Tirol, Bavaria, Baden-Württemberg eta Liechtenstein
Punturik altuena Piz Buin
Demografia
Biztanleria 397.139 (2020ko urtarrilaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea 152,66 bizt/km²
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
vorarlberg.at eta vorarlberg.gv.at

Mugak: iparraldean, Alemania; mendebalean, Suitza; ekialdean eta hegoaldean, Tirol. 2.601 km2 eta 372.791 biztanle.

Lurralde menditsua da, mendebalean Rhin ibaiak eta Konstantza aintzirak eta ekialdean Arlberg mendiak mugatzen dutena. Ill ibaiaren ibarra da garraiabideen ardatza.

Ekonomia aldatu

Turismoa, abere hazkuntza, ehungintza, basogintza eta energia hidroelektrikoaren ekoizpena.

Historia aldatu

IX-XII. mendeetan Bregenz eta Montfort-eko kondeen mende egon zen, eta habsburgotarrenean 1376. urteaz gero. Tirolekin batera Bavariari lotu zitzaion (1814), 1860an Dieta lortu zuen eta 1918an estatu konfederatu bihurtu zen. Austro-hungariarren monarkia desagertu zenean Suitzarekin bat egin nahi izan zuen, baina Austriako Errepublikari lotu zitzaion. 1980an, erreferendum baten bidez, autonomia handiagoa eskatu zioten Vorarlbergeko biztanleek Austriako gobernuari.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu