Arkosa
Gres feldespatikoa, batez ere kuartzo eta feldespatoz (eta noizbehinka mikaz ere bai) osatua
Arkosa %60 baino gehiago kuartzoa eta %25 baino gehiago feldespatoa duen arroka sedimentario detritiko bat da. Normalki kolore gorrixka edo grisa du. Pikorren tamaina finetik oso larrira joan daiteke, baina arruntena larriak izatea da. Arkosaren zementua normalki kaltzitazkoa da eta horregatik erreakzionatzen du azido klorhidrikoarekin.
Arkosa | |||
Arroka sedimentarioa | |||
---|---|---|---|
Mineral garrantzitsuak | Kuartzo (>%60) Feldespato (>%25) |
Arkosa normalean granitoaren meteorizazioaz sortutako pikorrez osatua dago eta horregatik batzuetan mikak ere eduki ditzake. Azkar metatzen da, bestela feldespatoak desegingo zirelako, eta horregatik arraroa da fosilak aurkitzea.
Australiako Uluru mendia arkosaz osatua dago.
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |