Ziurtagiri digitala dokumentu digital bat da, non hirugarren pertsona fidagarri batek (ziurtagiri jaulkitzaile) subjektu edo entitate baten identitatea eta bere gako publikoaren arteko lotura bermatzen duen.

Hainbat ziurtagiri digital badiren arren, gehien erabilienak UIT-T X.509 estandarraren arabera arautzen dira. Ziurtagiriak ziurtaturiko entitatearen izena, serie zenbakia, iraungitze data, zertifikaturiko tituludun gako publikoaren kopia (sinadura digital bat ziurtatzeko erabilia) eta ziurtagiria luzatzen duen aginpidearen sinadura digitala ezagutuko du. Horrela, hartzaileak benetan elkarketa azken honek ezarri duela egiaztatuko du.

Ziurtagiri digitalen formatua aldatu

Baimendutako zertifikazio entitate batek igorritako ziurtagiria, beronek sinaturik egoteaz gain gutxienez honako eremuak izan beharko ditu:

  • Harpidedunaren izena, helbidea eta bizilekua.
  • Ziurtagirian izendatutako harpidedunaren identifikazioa.
  • Zertifikazio entitatearen izena, helbidea eta jarduerak gauzatzen ditueneko kokalekua.
  • Erabiltzailearen gako publikoa.
  • Harpidedunaren sinadura digitala egiaztatzeko metodologia, datuen mezuan ezarria.
  • Ziurtagiriaren serie zenbakia.
  • Ziurtagiriaren igorpen eta iraungitze data.

Ziurtagirien igorleak aldatu

Ziurtagiri digital bat edozein gizabanakok edo erakundek sor dezake, baina igorle hau ez bada ezaguna ziurtagiriaren jabearekin elkarreragina dutenen artean, bere izaera ia baliogabea da. Horregatik, igorleak benetakotu behar dira: horrela deitzen zaio entitate ezagunek, gehienetan publikoak, zertifikazio erakundeari baliozkotasuna ematearen prozesuari. Horrela, bere sinadura fidagarri modura ezagutuko da, aipatutako erakundeak igorritako ziurtagiriak fidagarriak izanik.

Igorle gehienek helburu komertzialak dituzte, eta besteek, konfiantza eraztunen sistemari esker ziurtagiriak doako eran eman ditzakete mundu osoan.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu