Mamelukoen Sultanerria

Mamelukoen Sultanerria (arabieraz: سلطنة المماليك‎, Sulṭanat al-Mamālīk) Erdi Aroko erregimena izan zen, Egipto, Levante eta Al-Hijazen gobernatu zuena. 1250ean hasi zen, Aiubtar leinuak agintea galdu zuenean, eta 1517an amaitu, otomandarrek Egipto konkistatu zutenean. Hiriburua Kairo zen.

Mamelukoen Sultanerria
سلطنة المماليك
1250 – 1517
Sultanerria
Mamelukoen Sultanerriko bandera

Mamelukoen Sultanerriko armarria

Mamelukoen Sultanerria 1317an.
Geografia
Hiriburua Kairo
Kultura
Hizkuntza(k) Arabiera, turkiar hizkuntzak
Erlijioa Islam sunita
Historia
Turanshah-ren heriotza 1250
Ridaniyako Gudua 1517
Aurrekoak
Abbastar Kaliferria
Aiubtar leinua
Jerusalemgo Erresuma
Ondorengoa
Otomandar Inperioa

Historia aldatu

As-Salih Aiub sultanak (1240-1249) esklabo zuriak (eslaviarrak, greziarak, zirkasiarrak eta batez ere turkiarrak) ekarrarazi zituen bere guardia osatzeko. Ardura eta diziplina handiz hezirik, mamelukoek gudari talde ahaltsua osatu zuten laster. 1250ean Egiptoko herrialdeaz jabetu ziren eta 1517 arte aginpidea beren esku eduki zuten. Bi talde bereizten ziren: bahriak (turkiarrak), 1382 arte nagusi izan zirenak, eta buryak (zirkasiarrak), 1517 arteko sultanak eman zituen taldekoak.

Beren buruzagiek aginpidea lortzearren konspirazio eta hilketa ugari egin bazuten ere, mamelukoen diziplina ez zen galdu; modu horretara, mongoliarren inbasioa gerarazi zuten, frankoak Siriatik bota zituzten eta, beraiek gidaturik, Egipto Mediterraneoko herrialderik indartsuena izan zen XIV-XIV. mendeetan. Arteak eta zientziek loraldi bikaina izan zuten mamelukoen agintepean eta Egiptoko mezkita ederrenak –Kairokoak bereziki– garai haietan eraikiak izan ziren. 1517an, Selim I.a otomandar sultana nagusitu zitzaien

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu